Teknologia albisteak

Bernedoko Euskal Udalekuetako hezitzaileen adierazpena

Sustatu
2025-09-27 : 08:47

Bernedoko Euskal Udalekuetako hezitzaileek Instagrameko JPG batzuen bidez zabaldu dute agiria udalekuaren inguruko polemika dela eta. Testu eran dakarkigu hona. Polemika da Bernedeko dutxak mistoak direla, eta begiraleek 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak modu elkarrekin dutxatzera behartzen dituztela salatu dutela. Sareetan eta hedabide batzuetan guraso omen diren batzuek egin dituzte salaketa horiek. Hezitzaileek diote aldiz inor ez dutela behartzen. Albistearen ikuspegi batzuk OrainenArgian eta Berrian. Jarraian, hezitzaileen oharra.

Publizitatea

Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

Sustatu
2025-09-26 : 13:36

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen ditu hainbat puntu. Ingurune digitalean erakundeek zer egin beharko luketen eranskin batean agertzen da, eta Sustaturen ildoagatik, horixe nabarmendu dugu artikulu honetan.

Ikastolen Elkartearentzat izen eta irudi berriak: IKASTOLAK

Sustatu
2025-09-26 : 09:51

Orain arte Ikastolen Elkartea izan dena, IKASTOLAK izenez eta irudi berriz hornituta aurkeztu zen atzo, eta webgunea ere berrituta dute jada: Ikastolak.eus

'Esnatu ala hil': 5 ale opari zozketaz UEMAren Telegram kanaletan

Sustatu
2025-09-25 : 12:43

'Esnatu ala hil' liburuaren 5 ale zozkatuko ditu UEMAk Telegrameko bere kanalaren eta Euskararen Hemeroteka delakoaren harpidedun direnen artean. Urriaren 10ean eghingo da zozketa eta zozketan parte hartzeko nahikoa da bi kanal horien harpidedun izatea.

Tokiko merkataritza eta gazteak, 'Gandik' proiektuan lotuta PuntuEus-en eskutik

2025-09-25 : 11:28

Eusko Jaurlaritzak eta PuntuEus-ek 'GANDIK' proiektua aurkeztu dute, tokiko merkataritza gazteen eskutik digitalizatzeko. Portugaleteko 16 saltokik eta 4 ikastetxek parte hartuko dute proiektu pilotuan.

 

‹‹ Hurrengoak

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: