Teknologia albisteak

Gordon Moore hil da baina bere legeak bizirik dirau

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-25 : 09:07

Gordon Moore ingeniari estatubatuarra, Intel enpresaren sortzailea, hil da bart 94 urterekin. Mikroprozesagailu edo txip-en garapenean eta merkaturatzean pertsona gakoa izan zen Moore, informatikaren iraultzaren sustatzaileetako bat. Mooreren legearen sortzailea ere bada Moore; informatikaren prozesatze indarra bi urtero bikoiztuko zela profezia egin zuen, eta 1970tik hona bete egin da hori.

Mooreren legeak dio zirkuitu integratu trinkoetan, txip-etan, transistore kopurua bi urtero bikoiztuz joango dela. Lehen predikzio batean, 1965ean, hori urtero gertatuko zela esaten ausartu zen, baina 1975ean zuzendu zuen predikzioa, bi urtetik behin gertatuko zela. Harrezkero, legeak ez du beste zuzenketarik behar izan, eta bete egin da zorrotz. Informatika gero eta indartsuagoa da.

1970 inguruan apenas zeuden 100 transistore txip batean. Gaur egunean 100 milioi inguru dauzkagu, eta urterik urte bikoizten goaz. Irudia 2021eko azterketa batekoa da.

Legearen bertsio batek dio, halaber, indarra bikoizteaz gain, txipen prezioa ere erdira jaisten dela bi urtean behin, baina irakurketa apokrifo samarra da hau, itxura batean, eta predikzio zailagoa neurtzen.

Erantzun

Sartu