Teknologia albisteak

BookWyrm, Goodreads bezala liburuak komentatzeko, baina libre eta federatua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-01-25 : 09:21

Fedibertsoa deitu ohi dugun Interneteko alorra ari da antolatzen zerbitzu banatu baina elkarlotu gisa. Batetik oinarrizko aplikazioak daude (Mastodon txiokatze estiloko komunikaziorako, Peertube bideoak goedetzeko), eta gero aplikazio horietako bakoitzak instantzia desberdinak ditu (Mastodoneko euskarazko bat eta bi, adibidez, edo Peertube.eus). Holako euskarazko instantziarik ez du gaur aurkezten dugunak, liburuak komentatzeko BookWyrm delakoak; baina hala ere bertan kontua sorturik fedibertsoko beste instantziekin lotzen ahal duzu (Mastodon euskarazko batekin) eta elkarrizketa hedatu horrela.

Beste modu batean azalduta Bookwyrn da Goodreads bezalakoa, baina azken hau oso ezaguna edo erabilia izanda, Amazonen jabetzakoa dela kontuan hartzekoa da.

BookWyrm-en sarrera orrian euskarazko termino batzuk ere ikusten dira euskarazko konfigurazioa edukita, baina hala ere aplikazioa erdaraz dago nagusiki. Tresna honen berri eman digu Jokin Pedreño teknofiloak irekia du kontuan BookWyrm-en instantzia batean, Bookrastinating izenekoan, eta Sustatuko editoreak ere bertan aproba egitea erabaki du (bookrastinating-en alegia). Bookwyrm-en bertan kontua duen euskaldunik ere bada. Batetik edo bestetik esploratzeko, ikus erabiltzaile hauen profilak:

***

Zertarako da hau? Goodreads moduko bat, baina askea eta federatua, ez erraldoiei lotua.. Erabiltzaile euskaldunik ba ote? ba ez asko baina gutxi batzuk bai, eta euskarazko erreseinak ere ez dura asko ondorioz baina egon badaude: jendeak komentatzen ditu erdarazko liburuak euskaraz ere. Euskarazko liburuak gehitzen ahal dira, gainera: bilaketa sistemak datubase hedatuetara du sarbidea eta euskarazko liburu gehien-gehienak horrela aurkitu eta aipa daitezkeela iruditu zaigu.

Bookrastinating-en liburua gehitzeko tresna bat dago, ustez, barra-kodea kamera bidez irakurtzekoa, baina guri ez digu funtzionatu.

Gero, bertako jarduna integratzen ahal duzu fedibertsoko beste instantzietan. bookrastinating-eko zeure kontuari jarraipena egiten badiozu zeure Mastodonetik, eta bertan zabaltzen badituzu zure liburu iruzkinak, Mastodonen jasotako erantzunak ere agertzen dira liburuen ondoan...

Probatu bookwyrm nahi baduzu https://bookrastinating.com-en edo https://bookwyrm.social-en kontua sortuz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago