Teknologia albisteak

'Zorioneko' da urteko hitza, UZEI eta Euskaltzaindiaren arabera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-18 : 08:45

UZEIk eta Euskaltzaindiak urteko hitza aukera dute: Zorioneko. Ez da zaila asmatzen zergatik: Irulegiko Eskuagatik. Hemen UZEIren oharra erabakiaren berri ematen. Iaz, 2021eko hitza, 'aldaera' izan zen.

Aranzadi Zientzia Elkarteak azaroan ezagutzera eman zuenez, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrena den Irulegiko Eskua izenarekin ezagutu dufun brontzezko piezan irakur daiteke, «sorioneku» da Eskuko lehen hitza, eta lotu daiteke Zorioneko egungo euskarazkoarekin. Hala ere, hori hala den zalantzak daude, nahiz eta ZORI eta ON badauden aitzineuskarazko lekukotasunetan identifikatuak, -EKO/-EKU deklinazioaren izaera zalantzazkoagoa da. 

Hauexek dira Eskuan ageri diren zeinuak:

Proposatu den transkripzuioa zera da:

sorioneku · {n}
tenekebeekiŕateŕe[n]
oTiŕtan · eseakaŕi
eŕaukon ·

Non, oTiŕtan hitzeko «T» larriak ez du soinu jakinik adierazten: grafema ezezaguna da, eta idazkunean T larri baten forma duenez, horrela transkribatu da.

Zorionekoak gara Irulegiko Eskuaren aurkikuntzarekin, baina irakurketa hori ulertzetik urruti gaude oraindik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago