Teknologia albisteak

Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-15 : 12:25

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira: Haz tu pedido en Amazon, recógelo aquí. Egizu zure eskaera Amazonen eta jaso ezazu hemen. Kontua da esaldia luzatu diotela tipografia eta koloreak kopiatuz: ...y ayúdanos a destruir el comercio local. Eta lagun iezaguzu tokiko merkataritza suntsitzen.

Hauxe da Amazoneko kutxatila tipiko horietako bat. Horiak eta urdinak ikusi izan ditugu Hego Euskal Herrian. Batzuei hub esaten diete eta besteei locker, egongo da ñabarduraren bat funtzionamenduan, baina gaztelera hutsezko mezuarekin aurkezten dira:

Etxeko jasoketarako ordutegi arazoak dituztenentzat dira, zehazten ahal duzu halako locker edo jasoketa puntu bat, eta Amazonek bertan uzten duenean zure eskaria, kode batekin zoaz delako kutxatila-biltegira, makinan sartu kodea eta dagokizun kutxatila irekiko da.

Norbaitek manipulatu duen honetan, jasoketaz gain Amazonek tokiko merkataritzari egiten dion kalteaz ere gogorakizuna jasoko duzu. Esan diezaiokegu hacking soziala edo troll-gintza. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago