Teknologia albisteak

'Euskal Herri anitza' oker dagoela dio Euskaltzaindiak: anitz ez da adjektiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-25 : 09:07

"Euskal Herri anitza", "gazteria anitza",... horrelakoak aski erraz adi daitezke; areago irakurri, beharbada, Javier Cuadra txiolariak aipatu bezala; baina formula hori okertzat jo du Euskaltzaindiak, eta Plazaberri agerkarian espreski hala adieraziOrotariko Euskal Hiztegiak erakusten du anitz hitza iparraldeko euskalkietakoa eta nafarrerakoa izan dela eta tradizioan ez dela adjektibo gisa erabili izan. Plazaberrik zehazten du XX. mendeko corpus estatistikoan 1989an ageri dela lehenbizikoz anitz adjektibo gisa erabilita, eta hortik aurrera zabaldu zenla erabilera hori. Kontua du... ez du balio 1989tik aurrera hedatu den erabilerak?

Anitzek erabilera nagusia zenbatzaile gisa du, eta honela definitzen da: "Asko. (Aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke; izenaren ezkerrean agertzen da gehienean, baina eskuinean ere ezar daiteke; izena mugagabean erabiltzen da beti). Anitz iritzi desberdin. Beste anitz puntu. Sagar ustel anitz. Anitz jende etorri da. Eta hau ez da ene ustea, euskaldun anitzena baizik. Anitz lekutan. Anitz gizonek. Etxe anitzetan. Paraboletara narama premia gorriak, inguruko beste anitz bezala. Anitzek diotenez. Ez dira anitz etorri direnak. Garratza izanen zaie anitzi mintzaira hau. || (Izen sintagma mugatuan). Ipar. Anitzak dira lehenak direnen artean azken izanen direnak. Marinelen emazteak, anitzak senargabeak. Hauta ezazu hobeki gutxia, ezen ez anitza."

Twitterren irudi batekin ere azpimarratu du bere iritzia Euskaltzaindiak: zenbatzaile eta adberbio gisa erabili izan da, eta ez adjektibo hiza. Beraz, gaztelaniazko 'plural' ez da anitz, eta horren ordez zera erabili beharko genuke: askotariko.

Egungo euskararen corpusean kontsulta hemen duzue: Anitz bilaketa. 1989tik aurrera adjektibo gisako adibideak ikus baitaitezke... ez ote da tradizio berri bat hori dagoeneko 2022tik ikusia?

Iruzkin gehigarri batzuk, Twitterretik jasoak geure Saretik atalerako.

Erantzun

Sartu