Teknologia albisteak

DAZN kirol streaming-eko zerbitzuan, euskarazko lokuzioa futbolean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-11 : 13:12

Espainiako gizonezkoen futbol liga nagusiko partidak euskarazko lokuzioarekin jarraitu ahal izango dira Athletic, Erreala eta Osasunaren kasuan, ordainpeko DAZN streaming zerbitzua kontratatuz gero.

Audio eskaintza izango du erabiltzaileak: gaztelaniazkoa, eta euskal taldearen kontrarioa Herrialde Katalantakoa denean edo Celta galiziarra, baita katalanez eta galizieraz ere. Emandako zehaztapenetan "valentziera" eta "balearera" terminoak erabili dute DAZN-ekoek baina tira, katalana da hori.

Emandako informazioaren arabera, Julen Axpe esatariaren izena eman du DAZN-ek euskarazko lokuzioetarako, talde desberdinen partiduetarako. Bi talde aldi berean badira jokatzen zelai desberdinetan besteren bat gehituko ote? ez dakigu.

DAZN telebista streaming zerbitzu gisa hainbat kirol ikuskizun integratzen dituen zerbitzua da. Zeure Smart telebistak integratua ez badu, app bidez jartzen ahal da mugikorrean, eta hortik telebistara bidali, konexio zuzena eduki ezean, Chromecast-aren bitartez.

Uztailaren 12an hasiko da liga, bihar beraz. Osasuna-Sevilla izango da lehen partidua bihar bertan, euskarazko lokuzioarekin entzuteko modukoa, Cadiz - Real Sociedad igandean izango da (14an) eta Athletic - Mallorca datorren astelehenean, hilak 15.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago