Teknologia albisteak

Poltsiko Antzerki sortzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-16 : 11:17

Poltsiko Antzerki Sorkuntza deialdia, 2022/2023 ikasturterako, irekita dago, Donostiako Udalak konbokatzen duen laguntza bat. Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburua. Irailaren 16a arte dago epea proiektu aurkezteko.

Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Gainera, proiektu irabazleak 2.500 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.000 euro (gordinak eta zergak barne) jasoko ditu.

Donostiako Udaleko Kultura atala da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

Informazio zehatza, eta proiektuak aurkezteko modua, hemendik. Adi bereziki baldintza zehatzei.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago