Teknologia albisteak

"Oteizaren azken afaria", faltsua bezain ona

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-16 : 11:33

Craiyon eta Dall-e Mini tresnekin jardun izan dugun azken asteetan, adimen artifizialeko irudi sorkuntza harrigarrian. Prozesamendu gaitasun murriztuko bertsioak dira horiek Openai enpresaren Dall irudi sortzailearenak. Hain zuzen ere, Beñat Erezuma teknofilo euskaldunak baimena eskatu zuen Dall-2 originala (edo gaitasun handik une honetako bertsioa) erabiltzeko, eta lortutakoan Twitterreko bere jarraitzaileei eskaini die aukera termino bilaketaz irudiak lortzeko. Horietako batzuk dira Oteizaren Azken afariak; Oteiza faltsu bikain batzuk.

Hona Erezumaren gonbidapen irekia Twitterren. Harian zenbait proposamen izan dira, eta prozesatu ditu Erezumak. Gehienetan "euskal" osagarri bat proposatu izan da, baina ez guztietan, eta emaitza batzuk interesgarriak dira oso.

Krokodil erraldoiak eraso egin dio Iberdrola dorreari.

Oteizaren azken afaria.

Fotograma, gizon nagusi euskalduna, euskal txapel beltzarekin xakean jokoan, plano ertainak.

Euskal presidenteak irribarre egiten du, baina robota da.

Gasteiz hondartzekin,

Narrazti erraldoiak dadoekin jolasean, mendialdean dolmenekin. Azpititulua: Dado megalitikoak.

Beñat Erezumak euskarak eta teknologia bat egiten duten bidegurutzean zenbait ekimen egindako gizona da, eta ekimen horien artean adimen artifizialari toki egiten ari zaio azken aldian. Urte hasieran Artiadi kaleratu zuen, adimen artifizialak eta euskarazko itzultzaile neuronalen bidez sortutako 40 olerkiz osatutako euskarazko liburua. Hona albiste hura Sustatun.

Artiadi egiteko, GPT-3 tresna erabili zuen Erezumak (Openai enpresarena hori ere). Izena eman zuen itxaron zerrenda honetan, eta dexente iraun zuen erantzuna jasotzeak. Dall-2 irudi sorkuntzarako, eskatu eta hiru hilabetera eman diote sarbidea Erezumari. Prozesamenduan gastatzeko "token" multzo bat jaso du, eta horiek denon artean gastatzeko ideia izan du.

Eskuzabal eta bikain, Beñat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago