Teknologia albisteak

Euskarazko zenbakien etimologia, zenbaketa keinuetan oinarritua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-05 : 08:27

Euskarazko hitzen etimologien alorrean, berreraikitze bidez proposatu diren batzuk bitxiak irudituko zaizkizue agian: euskarazko oinarrizko zenbakien izenak. Eusko Jaurlaritzak 2018an argitaratutako Euskararen Historia liburua, Joseba Lakarra hizkuntzalariak, keinu bidezko kontaketan oinarritutako etimologiak proposatu ditu. Jarraian azalduko ditugu.

Batetik, bat zenbakia alde batera utzita (beste analisi etimologiko batzuk dituena), bitik laurako zenbakiak eskua horrela erakustetik eratorritako kontaketa sistema batean oinarrituko litzateke:

Lau eri edo hatzamar erakutsiz egindako keinuekin azal daitekeen kontaketa sistema bat lehen zenbakientzat, erpurua geldi edo seinalatzeko edukirik: 1etik 4ra konta zitekeen horrela, erakuslea izanik lehena, hatz luzea 2.a, nagia 3.a eta txikia 4.a. Keinu hauetarik etimologikoki eratortzen ahal dira izen hauek:

2. *GON-I > GOI > GWI > BI, non *GON-I protoeuskarakoak garaia edo goikoa adierazten duen, eta esku zeinuaren hurrenkeran, hatz erakuslea da garaiena hain zuzen.
3. *HER-(B)UR (protoeuskaran eri labur) > HERUR > HIRUR > HIRU.
4. *LA-BUR (protoeuskaran, laburraren ondokoa) > LAUR > LAU.

Goiko azalpen honetan nolabaiteko kontraesana dirudi herdiko eria izatea laburra, eta eri txikia, are laburragoa dena izatez, laburraren ondokoa; baina Lakarraren azalpenek ez dute hau aipatzen.

Bostetik zazpira, ukabilaren zeinua erabiliko zen:

5: Ukabilaren zeinua afieraziko luke *BOR (protoeuskaran, biribila) > BORTZ > BOST ondorioztatuko litzateke. Egungo euskaran, noski, bortz eta bost, biak erabiltzen dira.

Eta honen luzapen gisa,

6: Ukabilaren ondoan, bat gehiago, ume edo sein bat erakutsiz, *SENI > SEHI > SEI.

7: Ukabila eta bi eri erakutsiz, BORTZAZ-BI > [BORT]ZAZPI > ZAZPI.

Ukabila alde bateran utzita, beste zeinu batek adieraziko luke zortzuia:

8: Eri-koskor guztiak erakutsiz (zortzi baitira), mendizerra baten irudia ematen dugu, *ZORROTZI > ZORTZI.

Goiko hauen azalpen grafikoa:

Era berean, bosten multiploak ukabileran/biribilaren zeinuarekin azalduko lirateke.

10: Bi ukabilekin biribil handia osatuz, *HAN (protoeuskaran, handia) + *BOR (protoeuskaran, biribila) > HAN-BOR > HAMAR.

15: Bi keinu jarraian, *HAN-BOR eta *BOR > HAMAR eta BORTZ

20: Aurrekoaz gain, beste *BOR keinu bat: *BOR + *GEN-I (bost gehiturik) > BORGENI > HOGEI

Keinuak, hortaz:

Hau idazteko oinarritu gara, esan bezala, Euskararen Historia liburuan (EJ, 2018, edizio bat online eskuragarri EAEko e-liburutegian), eta baita Lakarraren artikulu akademiko honetan.

Sustatuko editoreak bildu du informazioa, eta bide batez Wikipedian kargatu du, artikulu honetan: Zenbakien izenak. Hartarako eta honetarako eskuak eskaini ditu Sustatuko lan teknikoetan diharduen informatikari saiatu batek, Urtzi Odriozolak, erakutsi baitu esku-modelo izateko balio duela. Zortzi eri-koskor horiek bereziki, bikainak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago