Teknologia albisteak

'Gazteak' telesail mitikoa Youtuben jarri du Euskal Encodings-ek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-11 : 11:20

The Young Ones 1982-1984 tartean BBCk ekoiztu telesail komediko zakar eta dibertigarria izan zen. Euskaraz Gazteak izenarekin eman zuen 1985-1986 bitartean, atzerriko fikzio interesgarria tarteka euskaraz telebistan ikusteko aukera zegoenean. Material bikoiztu hura gordea zuen Euskal Encodings taldeak, eta orian Youtubera igo dute.

Hamabi atal izan ziren, eta badirudi 2. denboraldiko lehena falta dela bakarrik euskarazko bilduma horretan.

Hippy deprimitua, anarkista intolerante bat, punk erradikala, eta Mike buruharroa. Abentura absurdoak, beste garai bateko umorea da, hori kontuan izan. Telesailari buruzko informazio gehiago Wikipedian.

Urteak dira Euskal Encodings euskarazko ikus-entzunezkoak digitalki gordetzen ari dela. Aurten, otsailean hasi zuren edukia igotzen Youtubeko beren kanal berrira, baldintza legalek uzten duten heinean, eta dagoeneko hainbat lan kargatu dituzte, marrazki bizidunak gehienbat.

Han daude, adibidez:

Eta beste hainbat. Ikusi, ikusi. Eskerrik asko, Euskal Encodings.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago