Teknologia albisteak

Sanferminetako kartelaren web bidezko bozketan etena, tranpa zantzuengatik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-04 : 17:07

Gaur zen azken eguna web bidez Iruñeko San Fermin jaietako kartel ofiziala bozkatzeko web bidez, baina antolakuntzak iruzurra egiteko zantzuak aurkitu omen ditu, eta suspenditu egin dute bozketa. Tenporalki, diotenez, baina ez bada epea luzatzen, ba... amaituko da kontua. Bitartean, Iruñeko Civivox sareko zentroetan eta 010 telefonoan botorik ematea badagoela ematen du.

Pertsona bakoitzak boto bakar bat eman zezakeen, eta https://votacionessanfermin.pamplona.es/eu/  webgunearen bidez egin zitekeen hori, etena gertatu arte. Lehiaketara aurkeztutakoen artean 10 aukeratu zituen epaimahai batek, eta hortik aurrera herriaren botoak zuen hitza.

Nafarroako administrazioko enpresa publiko batek, Animsak, kudeatzen du bozketaren webgunea (eta udal mailako zerbitzu informatiko eta webgune ugari Nafarroan Garaian), eta berak jakinarazi du kartel jakin batek ordu batzuetan ohiz kanpoko boto multzoa jasotzen ari zela. Ez dute esan zein kartel den, baina erabakia drastikoa izan da, bozketa eten.

Hamar kartel finalistak hemen ikus daitezke.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago