Teknologia albisteak

Paperezkoak.eus, haurrentzako liburu ilustratuak harpidetza bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-23 : 10:20

Gaur apirilak 23 Liburuaren Eguna da aukera dugu aste honetan aurkeztu den proiektu baten berri emateko. Sormen proiektuetan arituak dira Garoa liburudenda zarauztarrekoak, eta ildo horretan ekimen berria aurkeztu dute: Paperezkoak.eus, haurrei liburuak helarazteko modu bat.

Funtsean liburu ilustratu bat jasoko du etxean Paperezkoak erosten duenak, bi eta zazpi urte bitarteko haurrentzako egokia, baina papera baino gehiago da: kaxa bat jasotzen da, eta barruan material osagarriak datoz ipuinarekin bat datozenak, eta irakurketa-gida bat gurasoentzat. Akaso jolas bat dago inolikatua, eta horren azalpena, adibidez. Hala ere, Garoakoek ez dute gehiegi kontatzen emango diren edukiei buruz, sorpresa elementu bat ere produktuaren parte dela argi dago.

Paperezkoak kontsumitzeko bi modu daude, harpidetza bidez 20.90 euro dira hilero etxean jasotzeko kaxa/liburua; eta beste modua da oparia egitea, beste norbaiti bidalketa antolatzea, izan daitezkeenak bat, hiru, sei edo hamabi bidalketa urtebetean aurrez ordainduta. 

Bideo honetan ekimenaren azalpen bat

Sarean dituzu https://paperezkoak.eus/ webgunea eta @paperezkoak Twitter kontua.

Baita Garoa Liburutegia, eta hau ere Twitterren @egaroa.

 

Erantzun

Sartu