Teknologia albisteak

Maskarak ez dira derrigorrak, baina aireztapena komeni da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-20 : 08:51

Gaur apirilak 20, kentzen da barrualde askotan maskara erabiltzeko derrigortasuna Hego Euskal Herrian, Covid pandemiaren neurrien arintzean erabaki inportante bat. Birusa desagertu ez denez, nahiz eta txertaketa zabaldua egon; ber-kutsaketak posible dira eta pertsona zaurgarrien artean txertoak babesa ematen du, baina ez inmunitate osoa, eta hortaz, ondo egon liteke gogoratzea barrualdeetan aireztapena bereziki zaintzea ondo etor daitekeela. Eusko Jaurlaritzak aireztapenari buruzko aholku zehatzak osatu zituen duela hilabete batzuk, eta hona ekarriko ditugu oroigarri.

Hemen daukazue PDF oso bat, euskaraz, ikasgelei dagokiena baina oro har barrualdeko espazioei aplika dakieekeena.

Horra irudi batzuk bertatik.


Neurgailuak erabiltzea gomendatzen da, baina honen kokapenari buruzko aholkuak ere badaude

  • Ikasgelako edozein pertsonarengandik gutxienez 1 m-ra (hobe 1.5 metro, ahal bada).
  • 1.2 eta 2 metro arteko altueran (1.5 metro).
  • Irekiduretatik urrun, bai ateetatik, bai leihoetatik (garrantzitsua da kontuan izatea airea leihoetatik eta atetik sartzen dela batzuetan)

 

Neurketa maila optimoa, 8000 Ppm-tik beherakoa.

Irudiz hona ekarritakoak puntu batzuk bakarrik dira, hemen dituzue:

Gogoratu halaber maskara erabiltzea ere kaltegarria ez dela, eta toki batzuetan, oraindik derrigorrezkoa: osasun zentroak, garraio publikoa, zaharren egoitza eta antzekoak.

 

Erantzun

Sartu