Teknologia albisteak

Berriketan.eus, Debako euskarazko Interneteko albistegia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-13 : 09:38

Duela egun batzuk jarri da martxan eta aurkeztu da Berriketan.eus, Debako euskarazko Interneteko albistegia, Gipuzkoako herriko honetako Zuhatza Euskara Elkarteari lotua.

Paperean argitaratzen den Berriketan aldizkaria hilabetekariaren online parekidea da Berriketan.eus. Webgunean, hain zuzen, paperezko aleen PDF artxiboa dago orain, 2017tik argitaraturiko ale guztiekin (izatez aurretik ere bada martxan, 265. aleko historia du aldizkariak).

Webgune sinpleki eta zuzen antolatua da Berriketan. Albisteak, iritzia, agenda eta mediateka dira bere atalak, aipaturiko aldizkari paperezkoen artxiboaz gain. Iritzi atalerako aldizkarian paperean publikatu ziren hainbat lan daude, eta hortaz, ez dira bakarrik oraingo inauguraziotik bildutakoak.

Mediateka ere atzera doa denboran, argazki bilduimak dira funtsean. Korrikako mordoa ikusgai orain, lastima ez direla Creative Commons lizentzia libre batek babestuak.

Webgunea CodeSyntax enpresak egin du, Sustatu agerkari hau egiten duen berak. Zuhatza Euskara Elkartea argitaratzaileaz gehiago jakiteko, Facebook-en eta Berriketan.eus webgunean bertan.

Ongi etorri eta zorte on, https://berriketan.eus/

Erantzun

Sartu