Teknologia albisteak

Otoi.eus, "fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-14 : 10:19

Otoi.eus aurten urtarrilean martxan jarri den webgune bat da. Euskarazko webgune kristau bat, "fedea egunero elikatzeko euskarazko tresna", beraien azalpen orrian diotenez. Jesusen Lagundiaren ekimenez eta Arrupe Etxea Fundazioaren ardurapean sortu da gunea.

Bultzaitzaileak erakunde katolikoak izan arren, zabaltasuna aldarrikatzen du Otoi.eus-ek. "Proiektuaren balio nagusia inguruan elkarturiko egile sare zabala da. Sentsibilitate desberdinek osatzen dute Otoi.eus, eta guztiak dira Otoi.eus webgunearen osagai garrantzitsu. (...) Aniztasuna are zabalagoa da webgunera hurbildu eta hura erabiltzen dutenen artean. Fededun, bilatzaile edo, besterik gabe, jakin mina duen pertsona bazara, hona gure gonbitea: zatoz eta egin proba!"

Edukian, besteak beste, kolaboratzaile sorta zabal bat, eta eguneroko "hitza", ebanjelioetako edo Bibliako pasarte aukeratu bat, eta haren gaineko iruzkina.

Zenbait lagunek osatzen dute lantaldea, eta horien artean da Alba Estrada, Egunean Behin-eko Korrika amaierako partidaren irabazlea. Sustatuko editoreak, CodeSyntax-eko langile ere, hantxe ezagutu zuen Estrada eta bere proiektua (Otoi.eus proiektuko sare sozialen arduradun da). Zorte on.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago