Teknologia albisteak

Andoni Mujika euskaltzale eta pedagogoa hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-05 : 15:50

Atzo hil zen Andoni Mujika Ulazia, 58 urte zituela. Durangaldeko eta Debagoieneko proiektu euskaltzale, kooperatibista eta hezitzaileetan ibilitako pertsona. Bera gogoratu duten mezu batzuk jaso ditu adibidez Goienak.

Durangarra izatez, bertan Berbaro euskara elkartearen sortzaileetakoa izan zen, Eraz aldizkariaren bultzatzaile (gero Anbotok hartu zion lekukoa herri komunikabide hari) eta Kurutziaga ikastolako zuzendaria ere izan zen. 1980ko hamarkadan, Txistu y Tamboliñ proiektuan ere ibili zen, fanzine akrata eta literatura jasoko proiektu mixtoa.

Durangaldetik Debagoienera joan zen bizitzera, eta han ere etenik gabe jardun zuen euskalgintzan. Bagara Herrigintza, Lanki ikertegia, Arizmendiko Leinzko ikastola (zuzendari gisa); horietan jardundakoa izan da Andoni Mujika Arrasaten eta Eskoriatzan bizi izan den bitartean.

Pedagogiaren alorrean egin duen azken lanetako bat azterketa bat izan da: "Ikastola, aitortzeko moduko eredua. Euskal eskola kooperatiboa hobeto ulertzeko faktore batzuk eta bere erronkak". UEUren Unibertsitatea.net webguneak sarean jarri du osorik lan hori.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago