Teknologia albisteak

Oscarren gauean, CODA garaile eta Will Smith protagonista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-28 : 09:29

Google euskaraz konfiguratuta daukazue? ba Oscar Irabazleak bilatu eta euskarazko zerrenda osoa agertuko zaizue lehen orrian, ordenagailuko lehen bilaketan, irabazlea nabarmenduta eta gainerako hautagaiak txikiago.

Hementxe https://www.google.com/search?q=oscar+irabazleak

Gehiago erakutsi eta beheraxeago scroll eginda, adibidez, Alberto Iglesias donostiarra berriz ere soinu banda onenaren oscarrik gabe geratu dela:

Hortaz, film onena CODA, Apple TV+ streaming zerbitzurako ekoiztu eta bertan emandako film bat, guraso gorrak dituen haur entzule baten bizitzako gorabeherak (CODA, ingelesez, Child of Deaf Adults, adin nagusikoen seme-alaba).

Faboritoa The Power of the Dog omen zen, baina lortu duen sari handi bakarra zuzendari onenarena izan da (Jane Campion). Beste sari aipagarri batzuk, Drive My Car drama isil japoniar txekhovianoa (ingelesa ez besteko hizkuntzetan), Summer of Soul dokumental onena, Jessica Chastain emakumezko aktore protagonista onena, eta Will Smith, gizonezko aktore nagusi onena King Richard filmagatik.

Will Smith izan da protagonista nagusia ere sarien emanaldian. Chris Rock aurkezleak txiste bar egin du Jada Pinkett aipatuz (Smithen emaztea), eta ez zaio gustatu Willi, zeina altxatu den muturrekoa eman dion. Oihuka esan dio gero ez aipatzeko bera edo bere emaztea bere aho zikinarekin. Chris Rock ahoa bete hortz geratu da, hortzik galdu dabe ordea, audientzia osoa bezala. Hona momentu deseroso eta harrigarria:

 

Erantzun

Sartu