Teknologia albisteak

Irabazi Arte, app gisako komiki interaktiboa orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-03-26 : 10:20

Irabazi Arte telesailaren istorioan onarrituta, aplikazio formatuan komiki interaktiboa argitaratu du EITBk, EITBLab-ek sustatutako ekimenean. Nerea Loiola idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak sortutako "Irabazi Arte: Iraganeko mamua" komikia da aplikazioak erakusten duena. Eta bi bertsiotan dago eskuragai, euskaraz eta katalanez.

Irabazi Arte, emakumezko kirolaren inguruko istorio bat, futbol kontuak eta esperientzia pertsonalak biltzen dituena gidoian, transmedia produktu gisa garatu dute. Hor da telesaila, podkasta ere egin dute, eta orain aplikazioa, bertsio honetan orainfoz:

Nerea Loiola idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak sortu dute komiki interaktiboa, ALAI argitaletxearen eskutik. EITBLab idea eta eduki berrien laborategiak sustatutako ekimena da eta mundu mailan, komikien bizilekuetako bat den webtoon plataformaren arrakastan oinarrituta abiatu dute proiektua, EITBk azaldu duenez.

Hona pantaila irudi batzuk aplikazioarenak:

Katalanezko bertsioa ikusteko ez dago beste app bat jaitsi beharrik, aplikazioan dago hizkuntza aldaketa.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago