Teknologia albisteak

“Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-11 : 08:49

Errigora herri ekimen bat da, Euskal Herria oinarri duena eta herri lana tresna gisa. Nafarroako hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herrian lurralde honetako berezko elikagaiei bidea irekiz. Euskaratik, euskararako eta euskaraz. Udazkeneko kanpainan (Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!) Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eramaten dituzte milaka etxetara. Kasu honetan, auzolanari esker, ekarpen ekonomikoa egiten zaio euskararen aldeko mugimenduari (saski bakoitzaren balioaren %25). Gaur egun 3 saski desberdin eskaintzen dira. “Herriak egiten du herria” da 2021eko Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka! kanpainarako aukeratu duten leloa. Auzolanaren proiektu handi honek azaroaren 11ra arte iraungo du.

2013tik 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dira Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, horrek elikadura-subiranotasunerantz urratsak egiteko balio izan du.

Errigoraren kanpainarekin batera, Agerraldia proiektua sustatzea da ere xedeetako bat. Agerraldiaren sorrera norabide bereko urrats berri bat da. Denbora gehiegi eman dute Nafarroako hegoaldean eta erdialdean aldaketa baten zain. Aldaketa hori herriaren elkarlanari esker lortuko dela sinetsita sortu da Agerraldia. Mugimendu aktibista bat sortzeko asmoz egin da, erromatarrek Ager Vasconum deitu zituzten lurrak euskaldundu nahi dituzten Nafar hegoaldeko eta erdialdeko pertsona guztiak batuko dituena.

Hiru saski eskatzeko, hemendik: https://www.errigora.eus/

Saski Beltza (Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila ardoa, Melokotoia almibarrean, Melokotoi marmelada, Tomate frijitua, Potxak, Teilak, Mahats-zukua, Piper-mamia, Kardua eta 2022ko egutegia): 55€

Saski Berdea (Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila ardoa, Ardo-ozpina, Dilista lehorrak, Arroza, Pasta, Barazki-menestra, Sagar-zukua, Teilak eta 2022ko egutegia): 65€

Saski Zuria (Orburuak, Zainzuri zuriak, Pikillo piperrak, Oliba-olio birjina estra, Botila kriantza, Ardo zuri apartsua, Patxarana, Pikillo marmelada, Txokolatezko zigarretak, Patxaran-pastak, Polboroiak eta 2022ko egutegia): 75€

Errigora ekimenari buruz informazio gehiago jakiteko: https://www.errigora.eus/nor-gara

Agerraldiari buruz informazio gehiago jakiteko: http://agerraldia.errigora.eus/es/agerraldia 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago