Teknologia albisteak

Iruñeko Udalaren euskarazko Twitter kontuak milaka jarraitzaile lortu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-10 : 10:02

Iruñeko Udalak Twitterreko bigarren kontu bat sortu zuen duela bi aste, elebitan jarduten zuen lehengo kontu bakarretik euskara bistatik kentzeko helburuz, hainbat lagunek salatu dutenez. Ondorioz, kanpaina egon da euskarazko @Iruna_udala jarraitzeko eskatuz, eta bart gauez sorpassoa gertatu da: euskarazkoak @Pamplona_ayto gaztelerazkoa gainditu du jarraitzaile kopuruan.

Kanpainan jardun duen lagun batek bideoa ere egin du,

Euskarazko eta gaztelerazko informazioa aparteko edo kontu bateratuetan izateko aukera, erabaki desberdinen arabera neurtu daiteke, informatzailea dela erakunde pribatu edo publikoa. Kasu honetan, kanpaina egin dutenen ustez, Enrique Maya alkatearen eta Navarra Suma (UPN, PP eta Ciudadanos) aginteko koalizioaren nahia izan da euskara bistatik kentzeko gogoa. Euskarazko kontua sortuta, bigarrenak hainbat jarraitzaile lortu arren, lehenbizikoaren jarraitzaileentzako betea da helburua: ez dute euskarazko mezurik ikusi beharko Udalaren partetik.

Bigarren kontuari dagokionez, @Iruna_udala, behintzat ez ditudi baliabiderik gabe utzi dutenik: jarduna normala du, ondo informatzen du, baita gaur ere hauteslekuez eta abar, adibidez. Hori bai, Iruñean gertatzen den bezala, Iruña deitzen dio hiriari, Euskaltzaindiaren arauetatik kanpo.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu