Teknologia albisteak

Reuben Wu argazkilariaren argi magikoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-10 : 11:13

Reuben Wu sortzaile ingeles bat da, batetik ezaguna Ladytron tekno taldeko musikarietako bat delako, baina azken aldi honetan sortu dituen argazki ikusgarriengatik. Esposizio luzearekin gauez egindako argazki hauen trukoa zera da: drone batekin argiztatzen du eszena, argiztapen efektua emateaz gain bere bidearen aztarna misteriotsua utziz aldi berean.

Paisaiaren gainean argiek lortutako efektuaz gain, argia ematen duen dronearen hegaldia geometrikoki programatzeko gaitasunak figura perfektuak egiten uzten dio. Airean marraztutako zeinu hau aeroglifo deitzen die Wuk.

Badirudi sorta honetako irudiak Salar de Uyuni deritzon Boliviako lautada gazian egin dituela. Irrealtasun sentsazioa handitzen du eszenario horrek, duda barik.

Andeetan baita ere, baina Peruko goi-mendietan, glaziar batean egindako argazkia hemen behean.

Bideo honetan ikusten da Reuben Wuren sormen prozesua, kameragileak sustaturiko promozioa eginez bide batez:

Gehiago ikusi eta jakiteko, bisitatu Reuben Wuren webgune pertsonala eta bere Instagram kontua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu