Teknologia albisteak

Jardunaldia Bilbon: Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-05 : 12:14

Euskaltzaindiaren Sustapen sailak antolatzen dituen Jagon jardunaldien 24. edizioa izango da aurten, eta gaia zera izango da: Arlo sozioekonomikoa euskararen biziberritzean. Azaroaren 14 eta 15ean egingo da batzarra Bilboko Merkataritza Ganberan.

Euskaltzaindiaren arabera, jardunaldi honekin, "esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz: batetik, arlo sozioekonomikoak euskararen biziberritze prozesuan duen funtzioaz jarduteko, eta, bestetik, euskarak arlo sozioekonomikoan dituen etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko".

Hauxe da egitaraua, bi egunetarako:

Azaroak 13, goiza

  • 8:30. Harrera
  • 9:00. Hasiera ekitaldia (erakundeak).
  • 9:20. Hizkuntza gutxiagotuak eta arlo sozioekonomikoa: ikuspegi orokorra. François Vaillancourt (Quebec). Hizkuntza baten estatus ekonomikoaren determinatzaileak: politika publikoak, aukera pribatuak eta Quebeceko esperientzia (1960-2020).
  • 10:10. Euskararen prozesua eta arlo sozioekonomikoa. Mikel Irizar (Topalabe taldea), Berrindartu eta jauzi. Talde analisia euskararen prozesuaz.
  • 10:50. Lan munduaren estrategikotasuna euskararen biziberritzean. Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea), Abagunean kokatu: lan eremuaren haitza gorri.
  • 11:30. Atsedena.
  • 11:45. Lan munduaren estrategikotasuna... (jarraipena). Eneko Bidegain (Mondragon Unibertsitatea), Laneko hizkuntza, herriaren zuntza.
  • 12:25. Mahaingurua: Miren Dobaran eta Juanjo Allur (Eusko Jaurlaritza -Siadeco); Joseba Erremundeguy (Euskararen Erakunde Publikoa); Mikel Arregi (Nafarroako Gobernuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua).
  • 13:45. Bazkaria

Azaroak 13, arratsaldez. Euskara arlo sozioekonomikoan: esperientzia arrakastatsuak. Hiru magainguru arratsaldeko jarduna betetzeko.

  • 15:00-16:00. Aurkezlea/moderatzailea: Estiñe Astorkia (hizkuntza aholkularia -Artez). Eta hizlariak, Leire Okarantza (Fagor); Ianire Flores (GKN); Joxe Begiristain (CAF).
  • 16:00-17:00. Aurkezlea/moderatzailea: Ainhoa Mendibil (Komunikazio arduraduna -Emun). Eta hizlariak, Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbara); Mikel Idoate (Izarra Tanatorioa); Ane Aurtenetxe (Aspace).
  • 17:00-18:00. Aurkezlea/moderatzailea: Miel Guridi (hizkuntza aholkularia -Elhuyar). Hizlariak: Nuria Agirre-Iñaxio Garro (Laboral Kutxa); Iraitz Perez de Goldarazena (Oreka IT); Joxemi Telleria (Gipuzkoako Urak).

Azaroak, 14. Goizeko saioa bakarrik.

  • 9:00. Ikasle eta langabetuen ezaugarriak hizkuntzaren aldetik. Eñaut Zubeldia (Lanbide), Euskara eta lan munduratzea.
  • 9:40. Euskarak arlo sozioekonomikoan dituen erronkak, protagonisten ikuspegitik (enpresari eta kontsumitzaile elkarteak). Pedro Garcia Larragan (CONFEBASK); Maider Alberdi (Euskal Kontsumitzaileen Elkartea).
  • 10:20. Euskarak arlo sozioekonomikoan dituen erronkak, protagonisten ikuspegitik (sindikatuak). Pello Igeregi (ELA); Amaia Aurrekoetxea (LAB); Sabin Zubiri Rey (CCOO-Euskadiko Langile Komisioak); Xuria Arza Velez (UGT -Euskadi).
  • 11:20. Atsedena.
  • 11:50. Euskarak arlo sozioekonomikoan dituen erronkak, protagonisten ikuspegitik (lanbide elkargoak). Aitzol Asla (Abokatuen Bazkuna); Asier Vallejo (Ekonomistak-Euskara komunitatea); Iker Atxa (Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala).
  • 12:40. Euskarak arlo sozioekonomikoan dituen erronkak, protagonisten ikuspegitik (hizkuntza aholkularitzak). Maddi Etxebarria (Elhuyar); Elias Zumalde (Emun); Mikel Urdangarin (Ahize-AEK); Leire Solozabal (Artez).
  • 13:30. Euskararen egoera arlo sozioekonomikoan: esperientzia berriak. Jasone Aretxabaleta (SPRI); Galder Lasuen (Euskalit), Lantegiak elkartea (Ipar Euskal Herriko enpresen gizarte erantzukizuna eta euskara). 14:25. Ondorioak eta agurra.


Izen-ematea libre da baina azaroaren 11a baino lehen egoin behar da, info a bildua euskaltzaindia.eus e-posta helbidearen bidez edo Euskaltzaindiko egoitzetako telefonoetan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu