Teknologia albisteak

Moodle ikastaroa Bilbon, LMS ezagunena gobernatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-01 : 10:18

Moodle LMS bat da, Learning Management System edo "ikaskuntza kudeatzeko sistema" bat, euskaratuta. Aukera anitzak ditu, eta online formakuntza emateko erabili ohi da. Azken bertsioa ezagutu eta praktikan jartzeko, oinarrizko gaitasunak landuko dituen ikastaroa izango da datorren azaroaren 6an, Bilbon.

Software librea da Moodle, eta PHP programazio lengoaian oinarritzen da. Euskaratuta dago, baita webgune ofiziala ere.

Ikasgela birtualak edo online ikastaroak sortzeko erabiltzen da. Hezkuntza-erakunde edo irakasleek profil bat dute, eta beste bat, oro har, ikasleek. Orokorrean Moodle-ek malgutasun handiko hainbat aktibitate eskaintzen ditu: foroak, blogak, inkestak, materialak, kontsultak, galdeketak eta zereginak. Funtsean, tresnaren erabilpen gako nagusiak pedagogikoa, teknologikoak baino. Hezkuntzaren ikuspegi pedagogiko batekin lantzea ikastaroak, horixe da koxka.

Ikastaro honi dagokionez, hona datuak:

  • DATA ETA ORDUTEGIA: Azaroak 6, asteazkena, goiz eta arratsalde:  10:00-14:00 // 15:30-19:30
  • LEKUA: Euskararen Etxea: Agoitz plaza 1 (Bilbo)
  • IKASTARO-EMAILEA: Talaios Kooperatibako kideak
  • Antolatzailea: Azkue Fundazioa.
  • IZEN-EMATEA: hemen. (azaroaren 5a arte irekita)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu