Teknologia albisteak

Irudika jardunaldiak, liburuetako ilustrazio profesionala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-20 : 13:57

Gasteizko Artium museoan egingo den hiru eguneko topaketa honetan (urriaren 24tik 26ra luzatuko da), Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesional batzuk gauzatuko dira praktikan. Artium Museoak azken bi urteetan antolatu duen ekimena da Irudika jaialdia, Euskal Irudigileak elkartearekin batera eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko Kultura sailek lagunduta.

Jardunaldiaren lau egunak gaika egituratu dira.

Osteguna, 24: Sektore paraleloak. Artearen ilustrazioa, museoetako esperientziak, eta bi saio berezi:

  • Lyona: “Nola aplikatu ilustrazioa eta collage-a arte-zuzendaritzan musika bideoklipen munduan”
  • Javier Mariscal: “Nola iritsi ilustraziotik eta diseinutik animaziora benetako toki eta pertsonaietatik abiatuta”

Ostirala, 25. Ilustrazio mundua. Puntu nagusia, tailerrak sortzaile hauen eskutik:

25ean, baita, paraleloan. Mundu editoriala. Atzerriko zenbait esperientzia, eta horien artean, Euskal Herriko testigantza hauek ere:

  • Imanol Otaegi (Etxepare Institutua), Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritza) eta Marta Merino (Eusko Jaurlaritza): “Laguntzak nazioartekotzeko eta itzulpenetarako, eta liburuaren inguruko sari eta dirulaguntzak Euskadin” .
  • Beatriz Herráez (Artium, Euskadi) “Artea eta liburua: instalaziotik katalogora”

Larunbata, 26. Berriro ilustrazioaren mundua.

Ikusi egitarau xehetua hemen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu