Teknologia albisteak

Hedatu, arnasguneetako ikastetxeetan UEMAk sustaturiko programa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-06 : 16:05

Euskararen arnasguneei buruzko Hedatu hezkuntza proiektua berritu du UEMAk, Intranet batekin hornitua, eta ikasturte berriarekin batera UEMAko kide diren herrietako eskoletan hasi dira teknikariak unitate didaktikoak aurkezten. Haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako, eta DBHrako egitekoak aurreikusten dira programan (eta gurasoentzat ere bai, kasu batzuetan).

Proiektuaren helburuak hauek dira:

  • Ikasleen pertzepzio soziolinguistikoan eragitea. Euren hizkuntza praktikak eta herriko inguruko egoeraren inguruan hausnarketa bultzatzea.
  • Udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan duten funtzio garrantzitsua azpimarratu eta zeregin horretan hezkuntza komunitatea protagonista dela ikusaraztea.
  • Ikasleak euskal hiztun moduan kontzientzia eta ardura hartzeea.

Parte-hartzaileentzako intranet bat prestatu du UEMAk uema.eus/hezkuntza helbidean. Eskolek eta irakasleek soilik dute webgune berrirako sarbidea, pasahitzarekin. Behin webgunera sartuta, ikasmaila hautatu dezakete, eta maila bakoitzari dagozkion unitate didaktikoak izango dituzte eskura.

Unitate didaktiko bakoitzak ikaslearen fitxa, irakaslearen fitxa eta dagokion material osagarria du: bideoak, aurkezpenak, ariketetarako fitxak eta testuak. Hemen eredu bat ikusgai: DBH3ko 2. unitate didaktikoa, irakasleentzat, PDFan. Era berean gai zehatzen inguruko dozena bat bideo ere prestatu dituzte, hainbat pertsonaia ezaguni egindako elkarrizketekin.

Informazio gehiago albiste honetan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu