Teknologia albisteak

"Bizindar digitalari" buruzko alea atera du BAT soziolinguistika aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-20 : 16:34

BAT soziolinguistika aldizkariaren ale berria, 111.a, monografikoa da: "Bizindar digitala" da gaia, hau da, hizkuntzak eremu teknologikoetan duen iraunkortasunari buruzkoa da.

Hauek dira gaiari lotutako azterketak aldizkarian argitaratuak:

  • Andras Kornai. Hungariako Zientzien Akademia.  Hizkuntzen Heriotz Digitala
  • Josu Waliño (PuntuEUS Fundazioa). Euskararen bizitasun digitala ispiluaren aurrean.
  • Maite Goñi  (Euskararen Aholku Batzordea). Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean; Euskararen Aholku Batzordearen begirada
  • Aitzol Astigarraga eta Xabier Cañas (Euskal Wikilarien Elkartea). Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean
  • Josu Aztiria  (Elhuyar Fundazioa). Euskara ingurune digitalean hedatzeko ditugun hiru erronka: zaintza, adimen artifiziala eta lankidetza teknologikoa

Internet bidez 10 euroan eros daiteke PDF-a (edo pixkat gehiago paperezkoa bidalketa gastuengatik): hemen egin eskaera.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu