Teknologia albisteak

Hizkuntza aniztasuna eta ikus-entzunezkoak: Finlandia, Euskal Herria, Eskozia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-13 : 12:24

Jardunaldi interesgarria antolatzen du datorren astean Donostian 2deo laborategiak: Hizkuntza aniztasuna eta ikus-entzunezkoak digitalizazio garaian. Euskal Herriko, Finlandiako eta Eskoziako adituekin. Euskaraz eta ingelesez izango da jardunaldia.

Gonbidatu nagusiak dira:

  • Katixa Agirre, EHU
  • Asier Larrinaga, EITBko Euskara Zerbitzuko burua.
  • Gitte Laurell (Yle Areena, Finlandiako telebista publikoko Interneteko adarra da Areena delakoa),
  • Iseabail Mactaggart (BBC Alba, gaelikozko kanala telebista publiko britainiarrean)

Egitaraua:

09:30-09:45 Harrera

09:45-10:15 Euskarazko edukien aukerak eta erronkak Interneteko streaming plataformetan. Netflixen kasua. Katixa Agirre

10:15-10:45 Euskarazko edukiak Euskal Telebistaren digitalizazioaren aroan. Aukerak eta estrategiak. Asier Larrinaga

10:45 - 11:15 Atsedena

11:15 - 13:15 Hizkuntza aniztasunaren trataera atzerrian: Eskoziako eta Finlandiako kasuak.

Gitte Laurell,

Ceitlin Smith.

15:00-16:30 Mahai-ingurua: Hizkuntza aniztasunaren trataera ikus-entzunezko digitalizazioaren garaian. Aukerak eta erronkak.

Doako jardunaldia da. Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu