Teknologia albisteak

Euskararen marka landu nahi dute EHUk eta euskalgintzako hainbat eragilek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-11 : 14:32

'Euskararen marka' ikerketa proiektua aurkeztuko dute asteartean, Bilbon

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta euskalgintzako eragile Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Elkar Fundazioak, Berria Fundazioak, Elhuyar Fundazioak, AEK-k, Emunek, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak 'Euskararen marka' izeneko ikerketa proiektua garatu dute

Leer más: https://www.europapress.es/euskera/noticia-euskararen-marka-ikerketa-proiektua-aurkeztuko-dute-asteartean-bilbon-20190909132857.html

(c) 2019 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko NIK ikerketa taldeak, euskalgintzako eragile nagusi batzuekin batera (Kontseilua, Elkar, Berria, Elhuyar, AEK, Emun, Ikastolen Elkartea eta Topagunea) 'Euskararen marka' izeneko ikerketa proiektua garatzen hasi da. Egitasmoaren muina da markagintzan eta marketinean baliatzen diren teknikak hizkuntza plangintzara ekartzea.

Alor akademikoan proiektu aitzindari eta berritzailea dela iritzi diote bultzatzaileek, eta halaxe adierazi dute gaur publiko egin duten agerraldi batean, Bilbon (hemen albistea).

Markaren kontzeptua hizkuntzen eremuan aplikatzen den lehenengo aldia izango omen da hau nazioartean. Zenbait fasetako plangintza bati ekin zioten duela hilabete batzuk. Hasi ziren euskararen markaren egungo egoera aztertzen; urte hasieran ekindako ibilbidean, zortzi eztabaida talde antolatu dituzte, hainbat adin tarte eta eremu soziolinguistikotakoak. Taldeetatik ateratako datuak ordenatzen ari dira orain. Orain kontzeptualizazioa garatzen ari dira, eremua teorikoki lantzen, eta ondoren makroinkesta batekin amaituko da datu bilketak. Azkenik, emaitzak lantzearekin batera, “euskararen kasurako rebranding edo marka estrategia proposamena egingo dute”, esan du Estitxu Garai proiektuaren zuzendariak.

Garairekin batera, beste ikerlari hauek dira NIK ikerketa taldekoak: Estitxu Garai, Irene Garcia, Patxi Azpillaga, Irati Agirreazkuenaga, Angeriñe Elorriaga, Koldo Atxaga, Sergio Monge, Ainara Miguel eta Naroa Jauregizuria.

Saiatu gara NIK ikerketa taldearen webgunea aurkitzen Interneten, baina ez dugu aurkitu. Ezta ere markagintza proiektu honi buruzko informaziorik, hedabideetan azken orduetan agertu direnetatik aparte.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu