Teknologia albisteak

Jon Barberena bertsolaria hil da ustekabean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-12 : 17:42

Jon Barberena bertsolari eta poeta nafarra (Elizondo, 1979) gaur goizean hil da. 2007ko eta 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan txapeldunorde izan zen, eta “Izoztu zitzaigun negu hura” (2016, Denonartean) liburua argitaratu zuen.

Bat-bateko ondoez baten krisian hil da goizaldean Barberena. Arnasa hartzeko arazoak sentitu, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer eginm azkar artatu arren (albiste honen arabera). Erratzun bizi zen.

Kirol Hezkuntzan diplomatua eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna zen, eta Bergarako UNEDeren Idazle Eskolako graduondoa ere egina zuen. Ogibidez, euskara irakasle ziharduen.

Bertsogintzan, 2004an hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Ordutik aurrerako edizio guztietan aritu zen, 2015era arte. Horietako bitan, 2007 eta 2008an, txapeldunorde izan zen, Xabier Silveira eta Julen Zelaietaren atzetik, hurrenez hurren.

Idazle ere bazen, bertso-paperena, eta poesiarena. 2006an “Iruñea Hiria” Nazioarteko Poesia Sariketa irabazi zuen, eta 2018an eskuratu zuen Lauaxeta Olerki Sariketa.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu