Teknologia albisteak
1

AnsibleFest zientzia fikzio feministaren jaialdiaren 2. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2019-09-05 : 14:42

Iaz egin zen lehen aldiz, arrakasta handiz nonbait, eta aurten berriro egingo da AnsibleFest. Bilbon, irailaren 6-7an, bohar eta etzi beraz. BilbaoArte Fundazioan (Urazurrutia Kalea 32) izango da topaketa.

Ansible Fest nagusiki gaztelaniaz da, baina ostiralean bada euskarazko agerpen bat: 17:30 – 18:30 tartean. Mahaingurua izango da gai honen inguruan: Ursula K. Le Guin: solasaldi bat. Ana Morales, Iban Zaldua, eta Arrate Hidalgorekin. (ZUZENKETA: Euskarazko agerpen gehiago dago, hanka sartzeagatik barkatu, albiste honen erantzun batean informazio gehigarria.)

Hain zuzen ere, Ansible izena bera Ursula K. Le Guini berari zor zaio (aurten hila da idazle feminista hau). Gailu bat da bere zenbait istoriotan agertzen da, posible egiten duena berehalako komunikazioa pertsonen artean, argi-urteetako distantzien gainetik. 1974ko Desjabetuak eleberrian teknologia honen asmakuntza azaltzen du. Ursula K. Leguinez gehiago jakiteko, Xerezaderen Artxiboa podcastean aleren bat edo beste, Ana Morales eta Jasone Larrinagaren eskutik.

Mahainguru horretako beste lagun batek ere, Arrate Hidalgok, badu bere podcasta (gaztelaniaz), eta han ere Ursula K. Le Guin sarri aipatzen dute. Qué haría Barbarella izeneko podcastean Hidalgok eta Ansibleko beste antolatzaileetako batek parte hartzen du, Laura Lazkanok. Bi hauek eta Laura Huelin dira Anfisble Fest-en arima, eta zera beraien zioa: Emakume eta beste pertsona ez-hegemonikoek literatura espekulatiboari egindako ekarpenak agerian jarri eta ospatu nahi ditu Ansiblek. "Ikuspuntu eta pertsonaien aniztasunek imajinagarriaren mugak hedatzen duen genero bat aberasten dutelako. Gure genealogiari omenaldi bat egin eta ahots berriak entzun nahi ditugulako."

AnsibleFest 2019ren egitarau osoa, hemen duzue.

Erantzunak

2019-09-05 : 16:32

Euskarazko elementu bakarra zegoela egitaruan... eta oker geunden. Zuzendu beharrean gaude (eskerrik asko oharra pasatu digunari).

Euskaraz ostiralean zientzia fikzio feministazko liburuen komiki tailerra izango da 18.30etatik 20.30etara @iRatifg
eta @AlbizuaGarazi rekin. Eta bertso saio berezia 21:00etan Xake Espazioan (Bilbo Zaharra, 17) Uxue Alberdi, Oihana Bartra, Eli Pagola eta Miren Artetxerekin.

Larunbatean Itxaro Bordak ipuin bat irakurriko du Ibon Rodriguezen musikaz: "Buztinezko Etorkizuna”, 16.00etan

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu