Paboi handia izeneko sitsa da Europako lepidoptero edo tximeletarik handiena. Saturnia pyri du izen zientifikoa, 15 cm inguruko zabalera du, eta Europa hegoalde osoan bizi da, nahiz eta leku guztietan ez den erraz aurkitzen. Beldarra ere halakoxea du, handi-handia, 16-18 cm bitartekoa. Joan zen astean ikusi genuen Urkuluko urtegian.
@beatxo Saturnia pyri izan daiteke. Europako tximeleta handienaren beldarra, alegia. Ederra, ala? ;) #fauna #natura eibar.org/blogak/sarasua…
@beatxo Hemen Urkulun (Gipuzkoa) ateratako argazki batzuk. #SaturniaPyri pic.twitter.com/qEfh2qNXHJ
@asarasua @beatxo Oñatin atera genion argazki batzuk tximeleta honi. Beldarraren argazkia internetetik hartu dut. pic.twitter.com/dkQjDcIjI0
@beatxo @asarasua Beste hau? #Oñati'n ikusten ditugu tarteka. pic.twitter.com/j56eRmovpt
@InakiIdigoras @beatxo Esfingido batena izan daiteke. Sits piratarena edo antzekoren batena. Baina ni ez naiz aditua lepidopteroetan; ez larregi fidatu! ;)
Erantzun
Sartu