Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK) eta Biolur Gipuzkoa elkarteak babesturiko ' Sareko: Baserritik sukaldera, harreman sarea' proiektua aurkeztu da ostiral honetan, Donostian. Era ekologikoan lan egiten duten Gipuzkoako ekoizleak eta ostalaritza sektorea harremanean jartzeko egitasmoa da, "nekazaritza ekologikoaren eta ostalaritzaren arteko zubia" izan nahi du, eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen eskaintza bateratua egingo die ostalari eta kontsumo taldeei.
Aurrera Sareko! Elikadura Burujabetzaren bidean zein beharrrezkoak ditugun horrelako ahalegin eta ekimenak! europapress.es/euskera/notici…
Erantzun
Sartu