iz. Denbora-pasako hizketaldia. [blaga]: berriketa, berriketaldi, hizketa, hizketaldi, berbaldi, solasaldi, solas, berbeta Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak): Blaga lasaian zeuden jubilatuek harriturik begiratzen zioten infernuko Beltzeburengandik ihesean zebilela zirudien mutil hari. [ Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
#gaurkohitza "blaga" da, @mikeliriarte.k proposatua: "Blaga lasaian zeuden jubilatuek harriturik begiratzen zioten infernuko Beltzeburengandik ihesean zebilela zirudien mutil hari. [Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga (Susa, 1999)]" euskaljakintza.com/gaurkohitza/bl…href="https://t.co/qSCNE4dmWL">pic.twitter.com/qSCNE4dmWL
@euskaljakintza @mikeliriarte Zer da beltzeburu?
@Suagaar @mikeliriarte Beltzebu... eu.wikipedia.org/wiki/Beltzebu
@euskaljakintza @mikeliriarte Beltzeburu irakurri dut, ergela ni. Arraioa, milesker.
@euskaljakintza Neri @aizpuruaetxarte'k irakatsi zidan, gure blaga bakoitzean gertatzen den bezela. twitter.com/aizpuruaetxart…
@Suagaar @mikeliriarte Hasieran n ik ere bai!!
@euskaljakintza @Suagaar #BELTZEBURU: Burua beltza duen deabrua da. #hitzokei
@mikeliriarte @euskaljakintza Txiste-ren esanahia badu, frantsesez bezala (blague), eta berriketa-rena ere bai; blagan aritzea, berriketan jardutea hots. #euskara
@aizpuruaetxarte @euskaljakintza Txisteratik ateratzen duk dana, hiztegia barne?
@mikeliriarte @euskaljakintza Untxi-gorabehera ez pic.twitter.com/D3cvSpogUS
@mikeliriarte @euskaljakintza @Suagaar Edo eltze burua, baina ez duena oso bere sentitzen.
@aizpuruaetxarte @mikeliriarte Elhuyarren baino ez nuen topatu... pic.twitter.com/4PmY2uStwm
@euskaljakintza @mikeliriarte Euskaldunen mihietan topatzen ohi dut nik. Gero, "kariaz" ere hiztegietan etzemanen duzu; euskaldunen mihietan ez dut uste, Ruperren kantu baten karietara ez bada bederen.
@euskaljakintza @aizpuruaetxarte @mikeliriarte Hartara, Blagan Hondarribiko euskara elkartea ere bada. Eta handik ez oso urrun; Hendaia, Urruña, Ziburu, Donibane...n hizketan aritzeari esaten zaio baina, oker ez banago, manera irringarri edo adarjotzaile @Blagan_euskaraz
Erantzun
Sartu