balioan jarri *, balorean jarri* e. balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu... Helsinkiko egitasmoak balioan jarri du Bilboko Guggenheim museoaren eredua*[e.] Helsinkiko egitasmoak agerian utzi du Bilboko Guggenheim museoaren eredua ona dela. // Hitzak balioan jarri nahi ditu*[e.] Hitzei beren balioa eman nahi die.
Kalko alferreko bat: 'balioan jarri' berria.eus/estiloliburua/… #hiztegia
'Balioan jarri', 'balorean jarri'... Nola adierazi izan da hori, gaztelaniaz 'poner en valor' modan jarri aurretik? Hementxe dituzu aukera batzuk: berria.eus/estiloliburua/…
'Balioan jarri', modako kalko alfer bat. Hona hemen beste ordain batzuk: berria.eus/estiloliburua/… #hiztegia @berria
@estiloliburua @berria Eta beste hau? ...ez dakit zer etorri da geratzeko.... Eskerrik asko
@auskalo2 @estiloliburua @berria Gaztelaniaz bolo-bolo ibiltzen diren esamoldeak berehala euskaratu eta euskaraz ere jatorrenak balira bezala erabiltzen ditugu; balirudike euskarak ez duela berezkorik. «Jatorrak ez, hurrengoak» gara! ????????????
@estiloliburua @berria "nabarmendu" ere egokia litzateke
@auskalo2 @berria Ahal dela, @berria-n ez dugu erabiltzen. Besteak beste, maiz sortzen dituelako nahi gabeko anbiguotasunak. Esaterako, hau: pic.twitter.com/O4yMgMpYeh
Mesedez, ez dezagun "balioan jarri " erabili. Beste hainbat aukera badugu: berria.eus/estiloliburua/…
@zaratosoa @CAndresUranga @gorka_bm Gaztelaniaren kalko bat delako, hartan ere gehiegi erabilia, askotan diru piloa zertan gastatu den justifikatzeko. berria.eus/estiloliburua/…
@xabierazkue @CAndresUranga @gorka_bm Eskerrik asko. Ulertzen dut eta ez da nire asmoa horren erabilera babestea, baina hain okerra eta "jasangaitza" izateko pentsatu dut izango zela bestelako arrazoirik, kalkoak hain ugari izanik hau okerrena izateko.
@zaratosoa @xabierazkue @CAndresUranga Nire kasuan behintzat problema ez da gaztelaniaren kalko bat izatea. Gaztelaniaz ere, “poner en valor” hizkera burokratikoa iruditzen zait. “Valorar” edo “dar valor” edukita, hizkera arruntetik nahita urruntzeko joer
@gorka_bm @zaratosoa @CAndresUranga Gaztelaniaz zuzena da esamolde hori, baina klixe bihurtu da, gehiegi erabiltzen da. fundeu.es/recomendacion/…
@gorka_bm @zaratosoa @CAndresUranga Euskaraz "erdigunean jarri" ikusten dut maila horretan.
@xabierazkue @zaratosoa @CAndresUranga Guztiz ados. Bide batez, @DonInorrez-ek kanta bat egin dio fenomeno horri m.youtube.com/watch?v=H6UE8K…
@gorka_bm @xabierazkue @CAndresUranga @DonInorrez Ulertzen dut esaten duzuena, baina uste dut oraingoz ez dudala planteatuko lantokian "balioan jarri" baztertzea. Gazteleraz aritzen diren lankideak maiz esaten dute "hay que poner en valor". Eta euskara bu
@zaratosoa @gorka_bm @CAndresUranga @DonInorrez Ondo! Antzekoak ere hor dauzkazu aukeran, tartekatzeko: balioa eman, balioa onartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi...
Erantzun
Sartu