Teknologia albisteak
17

Jakin taldeak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina, abenduaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia
2018-11-14 : 12:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, Jakin taldeari emango diote aurten erakunde horrek eman ohi duen bereizgarri gorena, Urrezko Domina. "Jakin taldeak bere ibilbide luzean egindako lanaren izaera era honetan laburbildu daiteke: euskal kultur adierazpideak modernitatearen bidean kokatzen jakin du, guztizko askatasun intelektualari inoiz uko egin gabe, Mendebaldeko zibilizazioaren balio aurrerakoien funtsaren gainean proiektu sortzaile iraunkor eta ireki bat eratzeko", Imanol Lasa foru bozeramailearen esanetan.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (17)

Erantzun

Sartu