"Gertukoa eta publikoa" den ura eta ur partzuergoa eskatu zuten atzo arratsaldean Gernika-Lumon. Agerraldian eskualdeko herritarrez gain, zenbait herrietako alkate eta zinegotziak egon ziren; besteren artean, Idurre Bidaguren Bermeoko alkatea, Iratxe Arriola Eako alkatea eta Aitor Goldaraz Muxikako alkatea. Ura "bizitzaren oinarria" dela azpimarratu zuten herritarrek prentsaurrekoan, eta bizirik dauden eta etorkizunean biziko diren herritarren oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu zuten.
“Gertuko” uraren eta ur partzuergo publikoaren alde egin dute Gernika-Lumon busturialdea.hitza.eus/2018/07/26/ger… pic.twitter.com/JYgdP13Bjh
Erantzun
Sartu