Teknofiloen albistegia

Sortzaileak.eus: Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2018-02-02 : 08:35

Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztu zuten atzo iluntzean Andoainen: Sortzaileak.eus. Zazpi kultur esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Gotzon Barandiaran kultur eragilea da proiektuaren gidaria eta Berriak emandako beka bati esker burutu da egitasmoa. 

Kultur sormenaren alderdi guztietako euskal herritarren datu-basea osatu nahi du proiektu honek; Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa, alegia. Zazpi kultur esparru hartu dira kontuan (literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika), eta alderdi horietan lanean ari diren sortzaileen inguruko informazioa jasotzea da helburua.

Une honetan 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak daude kontsultagai. Lehenengo fase honetan, bizirik dauden eta azken hamabost urteetan zerbait argitaratu edo kaleratu duten sortzaileak hartu dituzte aintzat. Gerora, euskal sortzaile guztiak jasotzea litzateke helburua.  

Berria Fundazioak 2016an emandako 12.000 euroko bekari esker garatu du proiektua Gotzon Barandiaranek. 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu