Teknofiloen albistegia
18

Lete eta Artze, santu problematikoak

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-27 : 12:46

Xabier Mendiguren Elizegiten artikulua (Santuak eta testamentuak). "...ulertzekoa da santoral moduko batean edukitzea Lete, Laboa, Artze, Lurdes Iriondo... Santuen izaera problematikoa da ordea: perfektuak dira definizioz, ez zaie onartzen makurrik, eta baten batek halakoen berri baldin badu, isiltzea tokatzen da. Horrek azaltzen du, adibidez, Leteren plagioen berri inork eman ez izana, askorentzat kontu ezaguna izan arren, Izagirrek pausoa eman duen arte. (...) Artze, lehen aurrerakoi bezain atzerakoia izan zen gerora, baina beti ibili zen bere kasa, inoren aginduetara eta ezein modatara makurtu gabe."

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (17) | Erantzun 1

Erantzunak

2018-01-27 : 21:49

Ze maila benetan. Pena ematen du kritika funtsgabe guzti hau.
Norbaitek azalduko dit zertara datorren Artzeren aipamena Leteren aferarekin batera?

“Izpiritu zekenek eta eskasek sarri gaitzesten dute haien adimen eta gogoetara iristezina suertatzen zaien guztia.” François de La Rochefoucauld.

Bestalde, nire ustez, honek arrazoia du:

https://www.berria.eus/paperekoa/2260/028/002/2018-01-27/lete_izan_zen_eta_izango_den_izarra.htm

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu