Teknofiloen albistegia
9

Euskal komikigintzaren historia biltzen duten 2 liburu berri

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-01 : 16:45

Aste pare eskaseko tartearekin, euskal komikigintzari buruko bi liburu atera dira, zein baino zein interesgarriagoak. Iratxe Retolazaren "Egungo euskal komikiaren historia" (EHU) liburuak euskaraz egindako komikiaren historia guztia lantzen du; Kike Infame eta Mikel Begoñaren "Euskal komikia 1975-2017" (BFA) liburuak, aldiz, frankismoa amaituz geroztik Euskal Herrian edo euskal egileek egindako komikiarena. Egungo euskal komikiaren historia liburua EHUk argitaratu du, Egungo euskal literaturaren historia bildumaren barruan. Iratxe Retolaza da egilea. Bertan euskarazko komikiaren historia kontatzen zaigu, XX. mendearen hasieratik gaur eguneraino, eta amaieran 11 komiki esanguratsuren iruzkinak egiten dituzte hainbat egilek. 

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (9)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu