Teknofiloen albistegia
16

"Sareetako Gerra", Katalunian

Erabiltzailearen aurpegia
2017-10-29 : 14:40

Kataluniako gerra-birtuala erreferendum egunaren aurretik hasi zen eta dataren beraren laburdurak 1-O (un d’octubre) profetizatu antzera, bat eta zeroen lengoaia digitalean narra daitezke telesailaren kapituluak. Govern-ak webgune eta mugikorrerako aplikazio bitartez argitaratu zituen bozkatzeko argibideak, Estatuak paperezko kartel eta propagandak atzeman ostean. Webgunea Kataluniatik atzitzea galarazi zutenean, ziberpunk eleberri fantastikoenean ere aurreikusi ez bezala, proxy bat (atzerriko ordenagailu baterako lotura) erabiltzea proposatu zuen president-ak herritarrek non bozkatu ezagutzeko. [Prozesuak] izan zuen orduan fantastikotik Star Wars (Izarretako Gerra) balitz bezala. Darth Rajoy, Puigdemont Skywalker, Jar-Jar Urkullu eta enparauek biluztu eta antzeztuko dute bakoitzaren audientzia handienari zuzendutako gidoia. Erritmo honetan Netflixek ordezkatuko du Europako Batasuna.

Guztia irakurri (etzi.pm) »»

Txioak (16)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu