Teknofiloen albistegia
24

318 liburu zahar digitalizaturik, euskaraz, edo euskarari buruz

Erabiltzailearen aurpegia
2017-09-25 : 09:44

Hilabete huntan, Bilketako katalogoa ehunka dokumentu numerikoz aberastu da, Baionako mediateka, Baionako euskal museoa, Paueko André Labarrère mediateka Bordeleko udalako mediatekaren arteko euskal funtsen numerizazio elkar adituari esker. 318 liburu zahar digitalizaturik, euskaraz, edo euskarari buruz. Baionako hiriak sorturik, Frantzian zerrendatuak diren euskal funtsetarako sarbidea da Bilketa ataria. Euskal Herriaz edota euskaraz idatziak diren liburu, aldizkari, eskuizkribu, artxibo, ikonografia eta ikus-entzunezko edozein dokumentuk osatzen dituzte euskal funtsak. Hainbat herriko liburutegi eta mediateka, unibertsitate-liburutegi, dokumentazio zentro eta  funts pribatutako bildumetan (zerrenda) bilaketa egin daiteke atariari esker. BILKETAk liburutegi numerikoa badu, funts hauen aberastasunaren erakusleiho gisa, publikoari Euskal Herriko ondare idatzia eta ikonografikoa ezagutarazi nahi diona.

Guztia irakurri (bilketa.eus) »»

Txioak (24)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu