Erreferendumaren harira, hamalau lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak, epaileen aginduz; tartean, Kataluniako Gobernuko kargudunak. Gertakaria salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Lege Zaharren enparantzan. Bertaratuetako zenbaitek erreferendumeko boto paperak izan dituzte eskuetan, baita esteladak ere. Amaieran, Els Segadors ereserki katalana abestu dute. EAJk, EH Bilduk eta Irabazi Zarautzek bat egin dute mobilizazioarekin.
Herritarrek elkartasuna adierazi diote Kataluniari zarauzkohitza.eus/zarautz/150592… #zarautz pic.twitter.com/Rh4HmnZaJC
Erantzun
Sartu