Teknologia albisteak
10

Erraustegiaren kontrako manifestazioa egin dute Parte Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-08-17 : 10:34

Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa egin dute gaur Donostiako Parte Zaharrean. Gaixotu nahi ez dutenen martxa lelopean abiatu dira manifestariak, aurpegian maskarillak jarrita zituztelarik. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du manifestazioa, Donostiako Piraten Aingura kofradiarekin batera. Bertan banatu dituzten esku-orrietan, zaborrak erraustea "baliabide ekonomikoak erretzea" dela adierazi dute, "hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu" egin behar direla aldarrikatuz.

Guztia irakurri (irutxulo.hitza.eus) »»

Txioak (10)

Erantzun

Sartu