Teknologia albisteak
6

Errealitate birtuala (VR), areagotua (AR) eta mistoa (MR)

Erabiltzailearen aurpegia
2017-08-24 : 09:58

Errealaren eta birtualaren mugetan indarrak jarri nahi dituenik bada ere, zatiketa hori egitea gero eta zailagoa dela frogatzen dugu egunero. Mundu ustez birtualean egiten ditugun gauzek etengabeko eragina dute gugan, eta alderantziz. Errealitatea zer den, teknologiak nola eraldatzen duen argi ez, eta orain errealitate birtualarekin, areagotuarekin eta mistoarekin ere lehiatu beharko dugu. Horietan zaharrena Errealitate Birtuala da (ingelesez Virtual Reality, VR). Betaurreko moduko gailu batzuen bidez, birtuala den edo errealitatea guztiz ordezkatzen duen mundu batean murgiltzen gara. Mundu horretan elkarreraginerako aukera dugu, aurrera mugituz gero aurrera, albo batera edo bestera eginez. Gailu konplexuagoak ere erabil daitezke gure mugimenduak kontrolatzeko, baina orokorrean birtuala den mundu batean murgiltzen garelako deitzen zaio horrela. Errealitate Areagotuak (ingelesez Augmented Reality, AR), aldiz, errealitate fisikoan dagoenari gauza gehigarriak eransten dizkio, pantaila baten bitartekaritzaren bidez. Errealitate birtuala bezala 360 graduko bistako gailuen bidez ikus badaiteke ere, nahikoa da –murgiltze sentsazio berdina eskaintzen ez badu ere– mugikor baten pantailarekin eta horrek daukan kamerarekin, adibidez. Elkarrekintza kasu hau errealitatearen gainean ikus daitezkeen objektu digitalekin gertatzen da, nolabait ikusten dugun errealitateari informazio digitaleko kapa bat gaineratuz. Errealitate Mistorako (ingelesez Mixed Reality, MR), aldiz, gailu berezituagoak behar dira, errealitatearekin integrazio osoa bilatzen baitu. ARn bezala, informazioa edo objektu digitalak kokatzen dira gure aurrean; baina erabateko integrazioa gertatzen da, horiek bertan egongo balira bezala ikusten ditugu, eta gurekin elkarreragin dezakete. Betaurreko moduko gailuen bidez, errealitatea ikusteaz gain, gure ingurua guztiz aldatzen da, eta bertan elkarreraginerako aukera ematen digu teknologia honek. (...) Teknologia ezberdinek etengabe aldatu izan dute gure jendartea; Internetek, aldiz, dena aldatu zuen. Orain arte ditugun gailuek esku artean jarri digute Interneteko ezagutza guztia. Teknologia horiek, orain, une oro gutako bakoitzaren begi aurrean izango ditugu. Gure garunetik gero eta gertuago, gugan sentsazioak sortzeko gaitasun gero eta handiagoarekin. (...) Artikulu zabal eta argigarria idatzi du Gorka Juliok EtziPM blogean. Laster batean zaila izango da errealitate fisiko eta birtualen artean bereiztea.

Guztia irakurri (etzi.pm) »»

Txioak (6)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago