Teknologia albisteak
5

Euskararen erabilerari buruzko EHUko Udako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-17 : 09:47

Euskal Herriko kale-neurketak emandako emaitzak eta Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertuko dira uztailaren 20an eta 21ean, Donostiako Miramar Jauregian izango den EHUko Udako Ikastaroan. "Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan" izenburuarekin Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu du ikastaroa, eta bertan izango dira banakako saiotan Jon Aizpurua, Iñaki Martinez de Luna eta Olatz Altuna Euskal Herriko perspektiba lantzen. Ikuspegia zabaltzeko Natxo Sorolla Kataluniatik eta Conchúr Ó Giollagáin Eskoziatik egingo dute euren irakurketa. Dagoeneko, matrikula egiteko gunea zabalik dago EHUko webgunean bertan.

Guztia irakurri (soziolinguistika.eus) »»

Txioak (5)

Erantzun

Sartu