Epailearen aurrera eraman aurretik prokuradoreak hartu die deklarazioa ostiralean Luhuson atxilotutako bost lagunei. Hark, epaileari eskatu dio bost lagunak auzipetu bai, baina baldintzapean libre uzteko. Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Mixel Berhokoirigoin laboraria, Mixel Bergouignan enpresaria eta Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea libre utziko dituzten edo ez gaur jakingo da.
Luhusoko bost atxilotuak aske uzteko eskatu du prokuradoreak berria.eus/albisteak/1298…
[AZKEN ORDUA] Luhusoko bost atxilotuak aske uzteko eskatu du prokuradoreak #BakearenArtisauak @berria berria.eus/albisteak/1298…
Erantzun
Sartu