Teknologia albisteak
18

Parisko Kasazio Auzitegiak "arrazoi osoa" eman dio LAB sindikatuari

Erabiltzailearen aurpegia
2016-12-13 : 12:16

Europara jotzea besterik ez zaio gelditzen CGTri. Hori litzateke TPE hauteskundeetarako LAB sindikatuaren zerrendaren kontrako helegitearekin segitzeko aukera bakarra. Atzo eman zuen bere erabakiaren berri Parisko Kasazio Auzitegiak, eta, beste behin, sindikatu abertzalearen alde egin du. Ebazpenaren arabera, LABen hautagaitzak Frantziako "balio errepublikanoak" betetzen ditu, eta, beraz, abenduaren 30etik urtarrilaren 12ra iraganen diren hauteskundeetan presente izaten ahalko da.

Guztia irakurri (iparraldekohitza.eus) »»

Erantzun

Sartu