Itsasondoko Jaso garabiak enpresako langileek, atzo hasi zuten greba mugagabe partziala "hitzarmen duin baten alde". Batzarrak, %70eko babesarekin deitu du greba. Orain dela urtebete hasi ziren negoziaketak eta langileek "soldataren igoeraren gainetik eskubide sozialak lehenetsi" dituzte. Enpresa batzordeak "alternatiba ezberdinak porposatu" dizkio zuzendaritzari akordio batera heltzeko helburuarekin baina zuzendaritza "ez da bere posiziotik mugitzen".
Jasoko langileek greba hasi dute «hitzarmen duin baten alde» goierri.hitza.eus/2016/12/01/jas… pic.twitter.com/PCOLh6nq0s
Erantzun
Sartu