Teknologia albisteak
35

Lapurdiko herritarrak euskaraz alfabetatuta zeudela frogatu dute 1757ko gutunek

Erabiltzailearen aurpegia
2016-04-28 : 09:58

Xabier Lamikiz ikertzaileak aurkitu zituen gutunak Londresko High Court of Admiralty artxibategian. (Arg: Euskal Irratiak) 1757ko apirilaren 4ean, Baionako portutik Kanadarako bidea hartu zuen Le Dauphin itsasontziak. Bidean, Ingalaterrako hiru gerraontzirekin egin zuten topo eta ingelesak garaitzeko ahalmenik ez zutela jakitun, errenditzea erabaki zuten. Ingelesek ondasun guztiak kendu zizkieten, eskutitzak barne.

Guztia irakurri (argia.eus) »»

Txioak (35)

Erantzun

Sartu